Gorka Maneiro UPDko legebiltzarkideak Bildu legez kanpo uzteko ekimena aurkeztu du Gasteizko Legebiltzarrean. Era horretan, Espainiako Gobernuari hori gauzatzeko neurriak hartu ditzala lortu nahi du. Izan ere, Bilduren azken jarduerek ETAren biktimei «arbuio» egin dietela uste du Maneiro legebiltzarkideak.
Maneiroren iritziz, Bilduren azken astetako jarduerek «lehendik zeuden argudioak baino gehiago» jarri dituzte mahai gainean Bildu «Batasunaren sorkuntza eta jarraipena» dela frogatzeko, eta, bere ustez, Batasuna bezala, «legez kanpo utzi behar da». Horrez gain, Martin Garitanok «egunen batean denek hausnartu egin beharko» dutela esateak eta Etxerat-eko kideei bere babesa adierazteak, «terrorismoaren biktimei arbuio egitea» esan nahi du, eta ETArekiko «gertutasuna» erakusten du.
Bere ustetan, arrazoi horiek «sendotu» egiten dituzte Bildu legez kanpo uzteko «argudio juridikoak». UPDk Espainiako Kongresuan ekainean aurkeztu zuen ekimenaren antzerakoa da Gasteizko Legebiltzarrean aurkeztu duena. Azaldu du, gainera, beste alderdiekin hitz egin ez badu ere haien babesa lortzea espero duela.
Bildu legez kanpo uzteko eskatu du UPD alderdiak Legebiltzarrean
Bilduren azken jarduerek ETAren biktimei «arbuio» egin dietela uste du Maneiro legebiltzarkideak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu