Bildu «zaintzen jarraitzeko» eskatu diote PSOEk, PPk eta UPNk Espainiako Gobernuari, Espainiako Kongresuan lortu duten itunaren bitartez. Era horretan, Bilduko kideek Espainiako Konstituzioaren eta legediaren aurka egitea eragotzi nahi dute hiru alderdi horiek.
Horretarako, zuzenketa bat aurkeztu diote PSOEk eta PPk,UPNrekin adostuta, Carlos Salvador UPNko diputatuak aurkeztutako testu proposamenari. Testu horretan, indar polizialei «zaintza» ez jaisteko eskatzen zien Salvadorrek. Hori hala, Kongresuko osoko bilkurak aurrera atera du mozioa. Gainera, «terrorismoaren biktimen aitortza soziala eta instituzionala» bultzatzeko akordioa ere sinatu dute.
Akordioaren berri, baina, kazetarien galderei erantzunez eman du Jose Antonio Alonso Espainiako Kongresuko PSOEko bozeramaileak.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Memoriaren eguna ospatuko dutela-eta, eta egun horretan, «gehiegikeria polizialak» jasan dituztenak ere omentzeko PSE-EEk ekimena aurkezteko izango lukeen asmoaren inguruan galdetu diotenean, Alonsok adierazi du ez dakiela ezer ere ekimen horren inguruan.
Bildu «zaintzeko» akordioa sinatu dute PSOEk, PPk eta UPNk
«Terrorismoaren biktimen aitortza instituzionala» bultzatzeko akordioa ere lortu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu