Bilduk eta PSE-EEk osoko zuzenketa bana aurkeztu dute Bizkaian

Bizkaiko Aldundiko aurrekontuak onartzeko EAJk eta PPk lortutako akordioa kritikatu dute Bilduk eta PSE-EEk

Erredakzioa
2011ko abenduaren 1a
00:00
Entzun
Bizkaiko Diputazioaren aurrekontu egitasmoari osoko zuzenketa bana aurkeztu diote Bilduk eta PSE-EEk. Halaber, hainbat zuzenketa partzial ere erregistratu dituzte: Bilduk 198 zuzenketa aurkeztu ditu, eta PSE-EEk, 48.

Bildurentzat 2012ko aurrekontuek ez diote irtenbiderik ematen krisialdi ekonomikoari, eta ez dituzte aintzat hartzen bizkaitarren beharrak. EAJren eta PPren arteko «eskuineko aliantza» islatzen dute aurrekontuek, koalizioaren ustez.

PSE-EEk ere bi alderdi horien arteko akordioa kritikatu du, eta PPri egotzi dio «oposizioko lanak» albo batera utzi izana «alderdi interesak» lehenesteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.