Espainiako Gorteetarako hauteskundeak

Bilduren alkatetzak, Nafarroako beste lau herritan

2007an Lizartzan gertatutakoa errepikatu, eta Derecha Navarra y Española-k hartuko du alkatetza Garinoainen

Erredakzioa
2011ko azaroaren 22a
00:00
Entzun
Espainiako Gorteetarako hauteskundeekin batera, udal hauteskundeak ere egin ziren igandean Nafarroako zenbait herritan, maiatzeko hauteskundeetan ez zelako hautagairik aurkeztu. Bilduk lau alkatetza gehiago lortu zituen: Arbizun, Iturenen, Iturmendin eta Lakuntzan. Garinoainen, berriz, Derecha Navarra y Española taldeak eskuratu zuen alkatetza, duela lau urte Lizartzen gertatu zen egoeraren antzekoa errepikatuta.

Derecha Navarra y Española izan zen Garinoainen hautagai bakarra. Talde eskuindarrak herritik kanpoko pertsonekin osatu zuen hautagaitza, eta, herrian, horren aurkako mugimendua sortu zen. Alkatetza har ez zezan, zuriz bozkatzeko deia egina zuten herritarrek, horrela, alkategaiak beharrezko zuen gutxiengo parte hartzea bermatu ez, eta hautagai eskuindarrari botorerik ez emateko.

Baina boto bategatik eskuratu zuen behar zuen %5. Derecha Navarra y Españolaren hautagaiak 18 lagunen babesa jaso zuen, sei boto baliogabeak izan ziren, eta 305ek zuriz bozkatu zuten. Ondorioz, Gonzalo Bikuña izango du alkate Garinoainek. Erabakiak protesta eta tentsio egoerak eragin zituen igandean bertan Nafarroako herrian.

Lukinen ere aurkeztu zen talde eskuindarra igandean, baina boto zuriek alkatetza ez ematea lortu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.