Biomasa erretzeko baimena jaso du Cementos Portlandek
IRUÑEA. Nafarroako Gobernuko Ingurumen Sailak biomasa erretzeko baimena eman dio Cementos Portland enpresari, baina oraindik ere Olatzagutiko Udalaren baimena jaso behar du erregai hori erabili ahal izateko. Aldaketarako, hiru eta bost milioi euro arteko inbertsioa egin beharko du enpresak, eta sistema horren bitartez, urtean erabiltzen duen erregaiaren %4 inguru ordezkatzeko helburua du enpresak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu