Iritzia. Martxelo Otamendi: Pasta berezikoa

2013ko irailaren 30a
11:09
Entzun 00:00:0000:00:00

Berezia izan beharra dago Idaho bezalako estatu kontserbadore batean, politikari errepublikarra izanik hautagai demokratari kanpainaren zati bat ordaintzeko.

Horrela egin zuelako Pete Cenarrusak Dave Bieter gaurko Boiseko alkate demokrata aurreneko aldiz Idahoko hiriburuko udal hauteskundeetan aurkeztu zenean. AEBetan norberak ordaindu behar ditu kanpainako gastuak, eta Cenarrusa izan zen Bieterren kanpaina ordaintzen lagundu zuenetako bat. Zergatik? Cenarrusak, euskaldunak tartean zirela, ez zuelako sekula alderdikeriaz jokatu, garrantzitsua zelako Cenarrusarentzat Boisek alkate euskalduna eta abertzalea edukitzea. “Baina demokrata da”, esaten genion. “Ez du axola, euskalduna da eta Euskadi, euskaldunon aberria, maite du nik bezala”, erantzuten zuen inporta gabe bere betiko alderi errepublikarraren lehiakide sendoa ari zela indartzen.

Min hartzen zuen Cenarrusak abertzaleak zaituta ikuste zituenean, eta bere printzipioekin kontsekuentea izanik berdin hartzen zituen kolore guztietako abertzaleak bere bulegoan.

Aurreneko kanpaina huraz geroztik, hauteskunde guztiak irabazi ditu Bieter demokratak Boiseko udal hauteskundeetan. Poz horrekin ere joan zaigu Cenarrusa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.