«Birsortzeko» prozesuari ekingo dio gaur EBk, ezohiko batzar batean

Javier Madrazoren ildokoek deitutako kongresura Gaspar Llamazares gonbidatu dute, besteak beste

Erredakzioa
Bilbo
2011ko urriaren 1a
00:00
Entzun
Alderdiko barne krisiari konponbidea emateko asmoz, ezohiko batzarra egingo du gaur Ezker Batuak, Bilboko Euskalduna jauregian. Javier Madrazoren ildokoek antolatu dute batzarra, eta Ezker Batuko antolaketa eredu, zuzendaritza eta ardatz politiko berriak erabakiko dituzte. Ezker Batua bizia leloa jarri diote kongresuari.Ezker Batuko 1.400 afiliatuen izenean ordezkaritza zabal batek parte hartuko du gaurko batzarrean: Bizkaitik 228 militante joango dira, Gipuzkoatik 71 eta Arabatik 51.

EBk jakinarazi duenez, alderdia «birsortzeko» prozesuari ekingo diote gaurko batzarrean, eta «bosgarren espazio politikoa» eraikitzeko pausoak emango dituzte. Antolaketa ereduan ere «sakoneko aldaketak» egin nahi ditu EBk, koordinatzaile nagusiaren kargua kenduta, tartean.

Gaurko ezohiko batzarrera gonbidatu ugari joango dira, tartean, EBko koordinatzaile nagusi ohi Javier Madrazo eta IUko zuzendaritzako kide Gaspar Llamazares, Antonio Cortes eta Montse Muñoz. Bestelako alderdietako kideei dagokienez, ICVko buru Sergio Alegre eta ezker abertzaleko kide Jone Goirizelaia izango dira. Gizarte eragileei dagokienez, CCOO eta UGTko ordezkariak ere joango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.