Azken egunetan, markarik altuenera hurbiltzen ibili da pandemia, eguneko 2.000 kasuak ganditzeraino. Gaur, ostera, pandemia hasi zenetik atzemandako positibo gehien detektatu dutela jakinarazi dute Osakidetzak eta Osasunbideak: 2.235 lagunek eman dute positibo azken orduetan (ikusi grafikoak).
Gaurko datuen aurretik, iazko urriaren 31koak ziren orain arteko okerrenak: 2.082 kutsaturen berri eman zuten orduan. Bizkaiko kasua da kezkagarriena, han baitaude ia kasuen erdiak, 1.078. Gaurko kutsatuekin, ia 2.000 positibo zenbatu ditu bi egunean. 482 izan dira Gipuzkoan, 434 Nafarroan, eta 204 Araban.
Ospitaleratzeetan ere egon da igoerarik azken orduetan: 38 ospitaleratze jakinarazi dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak. Horietako bat, gutxienez, ZIUetara bideratu dute.