Bostera handitu da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan COVID-19aren Indiako aldaera duten kasuen kopurua. Eusko Legebiltzarreko bilkuraren ondotik, Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak jakinarazi du datua. Zehaztu du atzeman diren kasuetako lau Stavanger Pearl itsasontziko kideak direla. Berriz, argitu du beste kasuak ez duela agerraldi horrekin ikustekorik; pertsona hori atzerrira egindako bidaia batean kutsatu da.
Jaurlaritzako Osasun Sailak joan den ostiralean eman zuen itsasontzian atzemandako lehenbiziko bi kasuen berri. Barkuak berrogeialdian segitzen du oraindik ere.