Bakegintzan bitartekari izateko atea ez du erabat itxi Donostiako Elizbarrutiko gotzain Jose Inazio Munillak, baina ez du azaldu prestasun handirik. Elkarrizketa batean, adierazi du «salbuespen egoeretan» egingo lukeela bitartekari lana. «Eta uste dut hori gertagaitza dela». Gainera, esan du bitartekari izateko aita santuaren baimena ezinbesteko lukeela.
Gotzain izendatzeak sortutako ika-mikaz, Munillak esan du «nahiko pozik» dagoela. «Ez dut esango arazoak konpondu direnik, baina uste dut asmatu dugula hartutako bidearekin».Gaineratu du euskal elizak ez duela «aparteko berezitasunik». Bihar, Bilboko Elizbarrutiko gotzain izendatzekoa dute Mario Izeta. Munillak esan du «ederra» izango dela hori, eta Euskal Herriko gotzainen arteko elkarlana nabarmendu du.
Bitartekari lanetan soilik «salbuespen egoeretan» arituko litzateke Munilla
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu