Mondragon Unibertsitateko errektore kontseiluak ezohiko bilera egin du, eta erabakia hartu: Bixente Atxa izango da errektore berria. 48 urte ditu. Elektronikako Ingeniaritza ikasia da Mondragon Unibertsitatean bertan; ondoren, Goi Ingeniaritza Elektronikoa ikasi zuen Bartzelonan, eta Elektronika eta Komunikazio Doktoretza egin zuen Erresuma Batuan.
1993tik da irakasle Mondragon Unibertsitatean, eta 2007an izendatu zuten Eskola Politeknikoko zuzendari.
Iosu Zabala oraingo errektoreak uda aurretik iragarri zuen kargua uzteko asmoa. Abenduan utziko du errektore postua.