Zientzia

Bizi ahal izateko beharrezko geneak bakarrik dituen genoma sortu dute

John Craig Venter eta Clyde Hutchinson ikertzaileek 473 gene dituen genoma bat sintetizatu dute

Berria
2016ko martxoaren 24a
16:52
Entzun

Bizidun batek bizi ahal izateko zein gene behar dituen finkatu dute, bakterio bat muturreraino sintetizatuta. Beharrezko geneak bakarrik utzi dituzte, eta, adituen ustez, genetikan sakontzeko giltzarria izango da ikerkuntza. 1995etik lanean aritu dira genetikaren mugarri hori lortzeko, eta 2010ean Venterrek eta Hutchinsonek abian jarritako ikerketa baten barruko emaitza izan da.

Modu autonomoan sortzen den edozein zelulak baino genoma gutxiago dituen Mycoplasma mycoides bakterian du sorrera ikerketak. Ikertzaileek zortzi multzotan sailkatu zituzten genomak, beharrezkoak zein ziren eta zein ez zehazteko. Lan horretan oinarrituta lortu dute 473 gene dituen JCVI-syn 3.0 genoma sortzea. Ikerketan ikusi dute hasieran ustez beharrezkoak ez ziren hainbat gene bigarren mailan ere beharrezkoak direla. Horiek ere genoman mantendu dituzte.

Aurkikuntza honek medikuntzan izan ditzakeen erabilerak askotarikoak izan daitezkeela azaldu du Hutchinsonek, epe luzera "produktu kimiko edo farmazeutiko berriak" ere sortzeko aukera emango baitu. "Orain arte sortu gabeko zelulak asmatzea espero dugu, horiekin nahi dugun guztia sortu ahal izateko". Bitartean, genomak bere hartan sortzen ahaleginduko dira bi ikertzaileak. Hala, argitu dute aurkikuntzak ez duela loturarik bizitza artifiziala deitutakoarekin: "Dagoeneko existitzen diren elementuak hartu ditugu, eta horiek modu sintetikoan lotu".

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.