Tribunalaren arabera, frogatuta geratu da epaitutako zortzi lagunek Claude Erignac Korsikako prefetaren hilketan parte hartu zutela. Dena den, guztiek ez zuten inplikazio maila bera izan, eta zigorrak horren arabera jarri ditu.
Aurrez aipatu bezala, Pierre Alessandri eta Alain Ferrandi dira bizi arteko zigorra jaso dutenak. Jean Castellak eta Vincent Andriuzzik 30 urte egin beharko ditutzten giltzapean; Didier Maranellik 25 urteko espetxe zigorra jaso du, eta Martin Ottavianik eta Marcel Istriak 20na urtekoa. Horiek guztiek, era batera edo bestera, hilketa ekintzan parte hartu zutela iritzi diote epaileek. Azkenik, Joseph Versiniri 15 urteko zigorra ezarri diote, tribunalaren arabera, hilketa prestatzeko batzarretan esku hartu zuelako.
Claude Erignac 1998ko otsailaren 6an hil zuten, Ajacciun, Korsikako hiriburuan. Nolanahi ere, Poliziaren arabera, Yvan Colonna izan zen prefetari tiro egin ziona; hau da, hilketa gauzatu zuena. Colonna joan den astean, uztailaren 4an, atxilotu zuten. Ondorioz, beste prozesu batean epaituko dute.
Erignac auzia
Bizi arteko espetxea ezarri diete Korsikako prefetaren hilketan parte hartzeaz akusatutako zortzi lagunetatik biri
Parisko Auzitegi Bereziak bizi arteko espetxe zigorra ezarri die Claude Erignac Korsikako prefet zenaren hilketan parte hartzeaz akusatuta epaitu dituen zortzi lagunetatik biri. Hain zuzen ere, Pierre Alessandri eta Alain Ferrandi dira bizi guztiko kartzela jasan beharko duten bi lagunak. Osterantzeko seiei, 15 eta 30 urteko espetxe zigorrak jarri dizkiete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu