euskara

Bizkaiera sustatzeko ataria

Bizkaiera.biz sortu dute Bizkaiko Aldundiak eta Labayru Institutuak. 

2011ko martxoaren 10a
18:05
Entzun 00:00:0000:00:00

Bizkaiera sustatzeko asmoz, www.bizkaiera.biz Interneteko ataria sortu dute Bizkaiko Foru Aldundiak eta Labayru Institutuak. "Helburua da bizkaiera ezagutu eta erabili gura duenari eskura jartzea landu izan diren tresnak eta bitartekoak", dio haien oharrak. "Bizkaiera ezagutzera emateaz batera, euskara bera aberastuko dugu".

Bizkaiko hizkeraren nortasuna azpimarratu nahi dute. "Euskara batua darabilenak ere jaso ahal izango du gure aberastasuna. Batzuetan gertatzen da ahoz erabiltzen dugun erregistroa idazten ez jakitea. Beste kasu bat gertatzen da euskara batuaren bitartez sartu diren erabilera batzuk nagusitu direla, bizkaieraz egokienak izan ez arren, eta hori dela-eta alboratuta dauzkagu esamolde hurrekoagoak eta jatorragoak".

Hainbat atal ditu webak: Labayru hiztegia, bizkaieraz idazteko jarraibideak, bizkaieraren bibliografiaren katalogoa, zuzentzailea...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.