ekonomia

Bizkaiko Kofradiak Frantziari arrantzarako kuota handiagoa ematea salatu du

Iñaki Zabaleta Bizkaiko Kofradiako presidenteak ez du ulertzen "Espainiak Frantziari 100 tona ematea gure iritzi eta nahiaren kontra", antxoaren arrantza baimentzearen truke. Hala ere, pozik daude debekua kentzearekin.

2009ko abenduaren 16a
14:17
Entzun
Europako Batasuneko Arrantza ministroek lau urte eta erdiko debekua altxatzeko erabakia "oso pozik" hartu dute arrantzaleek, Iñaki Zabaleta Bizkaiko Arrantzaleen Kofradiako presidenteak azaldu duenez. Aztiren datu onek eta Frantziak presio egiteak lagundu dute erabakian, baina horren truke Lapurdiko eta Frantziako arrantzaleek lehen baino %10 eta 100 tona gehiago arrantzatzeko baimena izatea ez dute begi onez ikusten:"Gure iritzi eta nahiaren kontra hartu da erabakia".

Frantziako ordezkariak ados zeuden %20aren banaketarekin, Zabaletaren arabera, eta ez du ulertzen "zergatik Espainiak oparitu dizkion 100 tona. Esaten dute Frantziak eskatu duela akordioa lortzeko, baina nik ez dut uste hori denik, Frantziak ezin baitzuen arriskatu 100 tonagatik". Hala ere, antxoa beharrean daudela onartu du Zabaletak, eta itsasora aterako dira "bai edo bai".

Oceana elkartearentzat "ulertezina"

Oceana elkartearentzat "deitoragarria eta ulertezina" da erabakia, bere ustez Kontseiluak hartzen dituen erabaki gehienek ez dituztelako kontuan hartzen Itsasoaren Ustiaketarako Nazioarteko Kontseiluko zientzialariek egiten dituzten gomendioak: "itsas industriaren etorkizunaren kontrakoa da" Xavier Pastor elkarteko arduradunaren ustez.

"iStocki-ak mantentzeko gehiegizko esplotazioan oinarritutako kudeaketa egiten ari da, eta oraingo kudeatzaileen helburua hori besterik ez da, zientzialarien azterketek debekua mantentzekoeskatzen duten arren".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.