Blancok Bilduri esan dio legeztatu zuen auzitegi berak utz dezakeela berriz legez kanpo

Bilduren aurka ekiteko frogak badaudela adierazi du Maria Dolores de Cospedal PPko bozeramaileak

Erredakzioa
2011ko abuztuaren 14a
00:00
Entzun
Jose Blanco Espainiako Gobernuko bozeramaileak Bilduri ohartarazi dio alderdiko kideak «zainduta» daudela. «Legea bete ezean», maiatzaren 22ko hauteskundeetara aurkezten utzi zion auzitegi berberak, Auzitegi Konstituzionalak, Espainiako hauteskunde orokorretarako parte hartzea debekatu egin ahal diola esan du.

Blancoren arabera, Justiziaren erabaki baten eta bozetan jasotako babesaren ondorioz dago Bildu erakundeetan. «Baina badaki Justiziaren euskarria legea betetzea dela, eta legea betetzen ez den momentuan, Bildu legearen aplikazioaren menpe jarriko da».

Gobernuko bozeramaileak Javier Arenas Andaluziako presidente eta PPko kideari ere erantzun dio.Gobernuak ez duela nahi izan ETAren «ehuneko ehuneko porrotik» esan zuen hark. ETAren amaiera zenbat eta gehiago finkatu, oposizioko alderdi nagusia orduan eta gehiago ari dela urduritzen azaldu du Blancok. PPk diskurtso hori defendatzea «ulertezina» dela gaineratu du. «Bi urte daramatzagu atentaturik gabe, hainbat aldiz desegin duguETAren zuzendaritza, 730 lagun baino gehiago atxilotu ditugu, eta inork ez du zalantzan jartzen erakundea erabat ahul dagoela». Gobernuko bozeramailearen hitzetan, «terrorismoaren aurkako borrokako aktore nagusia» Alfredo Perez Rubalcaba PSOEren presidentetzarako hautagaia eta Barne ministro ohia izan dela badaki PPk. «Horrek urduri jartzen du».

PSOEren jarrera kritikatu zuen atzo Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiak ere.Haren arabera, Bilduren aurka egiteko frogak badaude dagoeneko. «Ez dut ulertzen zergatik ez lehengo Barne ministroak ez oraingoak ez duten haren aurka egin». Ez zuen zehaztu zein diren froga horiek, baina azaldu zuen PPk lan egingo duela Bildu diputatuen kongresuan egon ez dadin.

Cospedalen ustez, Bilduren ordezkariek ez zuten egon beharko egun dauden tokian. Edozein modutan, Cospedalek ziurtatu zuen PP gobernura iristen denean «Konstituzioarekin eta legearekin kontsekuenteak ez diren zerrendak» inpugnatuko dituztela. «Bildukoak, jakina, ez dira izaten ari», erantsi zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.