San Markoko Mankomunitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmena sinatu dute, mankomunitateko herrietan bosgarren edukiontzia ezartzeko. Horretarako, 50.000 euro emango dizkio aldundiak San Markori.
Juan Carlos Merino mankomunitateko presidenteak eta Carlos Ormazabal Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorreko diputatuak sinatu dute akordioa. Ormazabalek esan du diru kopuru bera emango diela herrialdeko gainontzeko mankomunitateei, baina bosgarren edukiontzia jartzearen aldekoa dela erakutsiz: «Konposta gaizki biltzeak bere kalitatean eragina izan dezake». Ormazabalek gaineratu du atez ate bildutako konposta ezingo litzatekeela «ongi bildutakoarekin» nahastu.
Sasieta, ereduak aztertzen
Sasietako Mankomunitateak aztertu egingo du atez ateko sistemak eta sistema mistoak mankomunitateko herrietan izan dezaketen bideragarritasuna. Bost edukiontzietan oinarritutako bilketa eredua eta atez ateko sistema uztartzen ditu sistema mistoak.
Sasietak jakinarazi duenez, azterketa amaituta egongo da egungo hiri hondakinen bilketa zerbitzuko kontzesioaren epemuga bukatu baino urtebete lehenago.
Bosgarren edukiontzia jartzeko laguntza jaso du San Markok
Atez ateko bilketaren eta sistema mistoaren bideragarritasuna aztertuko du Sasietako Mankomunitateak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu