Iruñeko Udaltzaingoaren furgonetari eraso egin zioten martxoaren 17ko greba egunean. Eraso horrekin eta egun hartan izandako beste istilu batzuekin lotuta, bost lagun atxilotu dituzte Espainiako Poliziak eta Udaltzaingoak elkarlanean egindako polizia operazioan. Atxilotuak polizia etxean dauzkate, deklarazioa hartzen, eta gero, epailearen aurrera eramango dituzte.
Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak berri agentziei jakinarazi dienez, desordena publikoak egitea egotzita atxilotu dituzte. Gizonezkoak dira lau, eta emakumezkoa bat; hiru, adingabeak.
Egun hartan beste lau lagun ere atxilotu zituzten.