Bost lagun atxilotu dituzte Gasteizen, migratzaileak erregularizatzeko ezkondu izana egotzita

Espainiako Poliziak zehaztu duenez, Dominikar Errepublikako herritarrekin hitzartzen zituzten ustezko ezkontzak, diruaren truke.

Espainiako Polizia, urtarrilean, Gasteizen. L. RICO / EFE
Espainiako Polizia, urtarrilean, Gasteizen. L. RICO / EFE
Mikel Elkoroberezibar Beloki.
2024ko apirilaren 12a
11:55
Entzun

Espainiako Poliziak bost lagun atxilotu ditu Gasteizen, zenbait migratzaileren erregularizazioa errazteko ezkondu izana leporatuta. Poliziak azaldu du ustezko komenentziazko ezkontza horien xedea migratzaileen lege egoera erregularizatzea zela, eta, horregatik, immigrazio klandestinoa laguntzea, langileen eskubideen aurkako delitua, prostituzio koaktiboa eta talde kriminal bateko kide izatea egotzi diete bost atxilotuei.

Poliziak zehaztu duenez, Dominikar Errepublikako herritarrekin hitzartzen zituzten ustezko ezkontzak. Diruaren truke egiten zuten hori. Gainera, Espainiako Poliziak adierazi du biktimetako bat «prostituzioaren munduan sartzera» behartu zutela, «zorra kitatzeko».

Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez dute baztertu biktima gehiago topatzerik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.