Gasteizko Udaleko EAJko taldeak agertu duenez, El Boulevard merkataritza gunea sustatu duten enpresako arduradunek Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakaria gonbidatu zuten atzoko ekitaldiara inaugurazioko buru izan zedin. Ibarretxe bidaia ofizialean atzerrian denez, haren ordez Idoia Zenarruzabeitia lehendakariordea bidaltzea erabaki zuen Jaurlaritzak.
Gasteizko alkateak, ordea, "hainbat eratako presioak" egin dizkie merkataritza guneko arduradunei Jaurlaritzako ordezkaririk izan ez zedin, eta liskarrik ez sortzearren, ez joatea erabaki zuen Zenarruzabeitiak.
EAJk emandako azalpena da hori,eta Jaurlaritzak merkataritza gune horren sorrera lagundu duela nabarmendu du.
Gasteizko alkatetzak, ordea, ukatu egin du Zenarruzabeitiaren kontra presio eta eragozpenik jarri duela.
Politika
Boulevard Gasteizko merkataritza gune berriaren inaugurazioan Gasteizko alkateak Zenarruzabeitia Jaurlaritzako lehendakariordeak parte hartzea eragotzi zuela dio EAJk
'El Boulevard' merkataritza gunea —EAE Euskal Autonomi Erkidegoan denik eta handiena— inauguratu zuten atzo Gasteizen. Hainbat agintarik parte hartu zuten ekitaldian, baina Gasteizko Udaleko EAJko taldeak salatu duenez, Idoia Zenarruzabeitia Jaurlaritzako lehendakariak parte hartzea eragotzi egin zuen Alfonso Alonso PPko alkateak. Hain zuzen ere, merkataritza guneko arduradunek "presioak" jasan dituztela salatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu