Bozetan egoteko traba ugari jarri arren ez dela «kikilduko» dio Bilduk

Nafarroako Parlamenturako eta Iruñeko Udalerako zerrendak aurkeztu ditu koalizioak Iruñean

Nafarroako Parlamentuko eta Iruñeko Udaleko hautagaiak. L.F. ARROIABE / ARG.
Iruñea
2011ko apirilaren 17a
00:00
Entzun
Maiatzaren 22ko hauteskundeetan aurkeztu ahal izateko «traba ugari» jarriko dizkieten arren ez dela «kikilduko» adierazi du Bilduk. «Justiziak arrazoi emango digu», adierazi du Bakartxo Ruizek, koalizioko ordezkariak. «Estatu demokratiko batean Bilduren zerrenden aurka egitea eskandalagarria litzateke».

Nafarroako Parlamenturako eta Iruñeko Udalerako zerrendak aurkeztu zituen Bilduk atzo Iruñeko hotel batean egindako aurkezpen jendetsuan. Ekitaldianizan zen, besteak beste, Carlos Garaikoetxea lehendakari ohia eta EAko kidea. Parlamentuko zerrendaburua Maiorga Ramirez EAko Nafarroako idazkaria izanen da. Atzetik joanen dira: Bakartxo Ruiz Herritarron Garaiko kidea, Aitziber Sarasola independentea, Koldo Amezketa EAko kidea eta Bikendi Barea independientea. Udalean, berriz, lehen postuan EAko kide Eva Aranguren joanen da. Bigarren postua, berriz, Peio Martinez de Eulate pilotariak hartuko du. Hurrengo hiru postuetan doaz, hurrenez hurren;Arantza Oskoz, Jabier Aiesa EAko zinegotzia Iruñean,eta Patricia Perales.

«Alternatibaren beldur»

Bozetan Nafarroan eta Euskal Herrian «aldaketa politikoa eta soziala gauzatzeko» leihatuko direla adierazi du Bilduk. «Beldur dira etorkizuneko alternatiba aurrerakoi, ezkertiar eta abertzalea eratzera goazelako», esan du Ramirezek.Koalizioaren helburu nagusia «bakea eta normalizazio politikoa lortzea» dela esan du Ruizek. Nafarroak behar duen «aldaketa lortzeko» lanean ariko da Bilduk. Bide horretan, Nafarroako abertzale eta ezkertiarren batasuna eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.