Brenda Blethyn London River-eko protagonista Donostian izan da gaur eta filma ez dela bilaketaren inguruko istorioa adierazi du, baizik eta bi kulturen elkarketari buruzkoa. Izan ere, filmak Ousmane Frantzian bizi den musulmana eta Sommers andrearen (Brenda Blethy) istorioa kontatzen du. Elkar ezagutzen ez badute ere, eta heziketa erlijioso desberdinak jaso dituzten arren, biak Londresen elkartzen dira uztailaren 7ko atentatuak direla-eta.
Blethynek Sommers andrearen papera betetzeko kultura musulmanari buruz duen "ezjakintasunean" oinarritu dela adierazi du, horrela pertsonaia gehiago "sentitzeko".
Brenda Blethynek dio 'Londo River' bi kulturen elkarketari buruzko filma dela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu