Brian Currin Hego Euskal Herrira etorriko da gaur, ETAk eraso ekintza armaturik ez egiteko egin zuen iragarpenaren ondoren iragarri zuen Nazioarteko Harreman Taldearen osaera iragartzeko. Talde hori modu "eraginkorragoan" lan egiteko osatuko du, "mundu guztiko pertsona talde handi batekin lan egiteak dituen zailtasunak" bultzatuta.
Talde horretan bost pertsona izango dira, eta ETAren erabakiak sortu duten eszenatoki berrian sakonduko dute, Bruselako Adierazpenaren inguruan. Hainbat egun pasako ditu Currinek Euskal Herrian, baina ez du esan oraindik norekin bilduko den.
Angeles Pedraza AVT biktimen elkarteko presidenteak Currinekin biltzeko asmoa agertu du, bake prozesu batean Espainiko Gobernuaren eta ETAren artean bitartekari lanak ez egiteko eskatu. "Ez da beharrezkoa", adierazi du Pedrazak.
PoliTIKA
Brian Currin Euskal Herrira etorriko da gaur Nazioarteko Harreman Taldearen osaera ezagutarazteko
Hainbat egun igaroko ditu, baina ez du esan tarte horretan norekin bilduko den. Taldeak Bruselako Adierazpenaren gainean egingo du lan, ETAren iragarpenak sortu duen eszenatoki berrian sakonduz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu