Aieteko Konferentziatik hiru urte igaro dira, eta urtemuga hori baliatuta, bake prozesuaren gaineko analisia egingo dute hurrengo ostegunean, hilak 23, Donostiako Aquariumean, 19:00etan. Hizlarien artean izango da Brian Currin Harremanetarako Nazioarteko Taldearen ordezkaria. Taldeko beste ordezkari batzuk ere hitzaldian izango dira, Lokarrik iragarri duenez.
Horrekin batera, Bake Bideak eta Lokarrik —bake prozesua bultzatzeko Foro Sozialaren sustatzaileek—, ekainean egindako jardunaldiaren ondorioak ezagutzera emango dituzte.
Eserleku mugatuak izango dira. Hemen eman daiteke izena.