Brouard eta Muguruza gogoratuko dituzte gaur eguerdian Bilbon

Gaurko egunez hil zituzten HBko bi kideak, Espainiako talde parapolizialek egindako bi atentatutan

Erredakzioa
Bilbo
2011ko azaroaren 20a
00:00
Entzun
Santi Brouard eta Josu Muguruzaren heriotzaren urteurrenean, ezker abertzaleak bi ekitaldi antolatu ditu gaurko. Lehena Bilboko Ametzola parkean egingo dute, 11:30ean; eta bigarrena,Errekaldeko plazan, 12:30ean.

Espainiako talde parapolizialen bi atentatutan hil zituzten. 1984ko azaroaren 20an hil zuten Brouard, Bilboko bere kontsultan. Eta bost urte geroago eta egun berean Muguruza, Madrilgo Alcala hotelean, Espainiako Kongresuko diputatu akta jaso ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.