Ventura Tome Espainiara ez estraditatzeko erabakia hartu du, Bruselan, lehenengo auzialdiko epaitegiak. Urriaren 28an Xabier Agirrerekin batera atxilotutako euskal herritarraren abokatuak, Paul Beckaert flandiarrak, adierazi duenez, defentsak atzo arratsaldean jaso zuen berria, goizean Bruselako auzitegiak epaiketa egin ostean.
Abokatuak euroagindua ukatzeko eskatu du, Espainiako Estatuan Tomeren giza eskubideak ez leudekelako bermatuta, eta Espainiako Auzitegi Nazionalak igorritako ordenak berak forma akatsak dituela argudiatuz. Belgikako Fiskaltzak 24 orduko epea du lehenengo auzialdiko auzitegian egindako epaiaren aurka helegitea aurkezteko.
Espainian betetzeko zigorra
Tome 1992an Parisen epaitu eta «gaizkileen elkarketa» egotzita kondenatu zuten. Horren ostean, 1996an, Frantziatik bota zuten, eta orduan atxilotu zuen Espainiako Poliziak. Hamazazpi urteko kartzela zigorra bete beharko luke Espainiara eramango balute. 2000. urtean, Saioakomandoko ustezko kidea zela-eta kondenatu zuten, 1985ean Nafarroan Guardia Zibilari eraso egiteko lehergailuak jartzea egotzita.
Bruselako auzitegiak uko egin dio Ventura Tome Espainiaratzeari
Belgikako Fiskaltzak 24 ordu ditu lehenengo auzialdian egindako epaiaren aurka helegitea aurkezteko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu