GARRAIOA

Bueltan da megakamioia

Joan den urte bukaeran Gipuzkoa eta Nafarroa zeharkatu zituen kamioi erraldoiak bueltako bidea egingo du egunotan, Pasaiako porturaino.

Megakamioia Nafarroan. NAFARROAKO POLIZIA FORALA
2017ko uztailaren 19a
08:14
Entzun

Bart gauean abiatu zen kamioia, eta Zangozatik (Nafarroa) Pasaiarako (Gipuzkoa) bidea egingo du, ondoren Japoniara itzultzeko. Judasen bentan dago orain, eta gaur gauean abiatuko da berriro, 23:00ak aldera, Zuastira (Nafarroa). Ibilbide osoa gauez egingo du, trafikoa ahalik eta gutxien oztopatzearren. Asteburuan zeharkatuko du Gipuzkoa.

Kamioi erraldoia 100 metro luze da, 6,5 metro zabal, 5,3 metro garai, eta 515 toneladako pisua du; Euskal Herriko errepideetatik inoiz ibilitako garraiobiderik handiena da. Harekin batera, Nafarroako Foruzaingoko hogei agente doaz, trafikoa kontrolatzeko.

Joan den urteko urriaren 24an heldu zen makina Pasaiara, eta Euskal Herrian zehar egin duen ibilbide honen helburua Japoniatik ekarritako haize errota baten bihotza Zangozan probatzea izan da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.