Omenaldia

Buesa eta Casas parlamentariak gogoratu dituzte

Komando Autonomoek hil zuten Casas, 1984an; Buesa, berriz, ETAk hil zuen, duela hemezortzi urte.

Buesa eta Casasi eginiko omenaldi bat, artxiboko argazki batean. JUANAN RUIZ, ARGAZKI PRESS
2018ko otsailaren 22a
12:29
Entzun 00:00:0000:00:00

Legebiltzarreko osoko bilkura hastear zela, minutu bateko isilunea egin dute parlamentariek Fernando Buesa eta Enrique Casas buruzagi sozialistak gogoratzeko.

Legebiltzarkideek Gauerdiko Iparrorratza izeneko eskulturaren aldamenean dagoen suontzia ere piztu dute hildako kideen omenez. Terrorismoaren biktimak gogoratzen dituen lanaren aldamenean jarri dituzte Buesa eta Casasen argazkiak.

2000ko otsailaren 22an hil zuen ETAk Buesa, haren ibilgailuan bonba bat zartarazita. Atentatu berean hil zen haren bizkartzaina ere, Jorge Diez. Casas, berriz, Komando Autonomoek hil zuten, 1984ko otsailaren 23an, etxe aurrean.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.