Buesa omenduko dute gaur, hil zuteneko urtemugan
GASTEIZ. Gaur 11 urte hil zituen ETAk Fernando Buesa politikari sozialista eta Jorge Diez bizkartzaina, Gasteizen. Fernando Buesa Fundazioak eta PSE-EEk omenaldia egingo diete. 12:30ean egingo dute lehen omenaldia, hil zituzten lekuan, eta 20:00etan ekitaldi nagusia, Gasteizko Antzoki Nagusian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu