BURTSA. Adreilukada

joxerra senar
2007ko maiatzaren 5a
00:00
Entzun
Iragan astean, egun bateko jaitsieragatik, burtsaren zutabe guztiak dar-dar batean jarri zirela zirudienean, berriro ere bere asmo uztabiltzailea agerian jarri du burtsak. Errebotea jo, eta adreilukada galanta eman diete inbertsiogileek hondamendi zaleei. Inondik ere, higiezinen krisia etortzekotan, errealitetik etorriko da eta ez burtsaren astinaldietatik. Atzo, Ibex-35ak diru asko mugitu eta %1,56 egin zuen gora, 14.620 punturaino. Hots, aurreko astean galdutako berreskuratzeko bidean geratu zen, uzta-biltzaile onen modura. Bitartean, iragan asteko lurrikaren eragile higiezinen sektoreak zutarriak berriro ezarri dituela dirudi. Inmocaral enpresa izan da Ibex-35ean gehien igo dena (%4), azken asteetan %30 galdu ostean. Blue chip-en artean, Santander izan da liderra %2,07 igo ostean. Dena den astean zehar %4tik gora galdu du, ABN Amro erosteko saioak ordaina pasatze ari zaiolako. Telefonica, berriz, %1,2 igo da.

Altadis. Bakearen pipa oraindik ez da erre Altadisen. CVC eta Pai Partners arrisku kapitaleko funtsek Altadisen gain Erosteko Eskaintza Publikoa egin dute, akzioko 50 euroko prezioan. Konpainia 12.806 milioi eurotan balioetsi dute, eta Imperial Tobaccoren eskaintza hobetu. Akzioak %3,67 igo dira.



Endesa. Foilletoia ez da sekula amatuko. Endesaren gaineko azken eskaintza egin duen Enel konpainia italiarreko presidenteak, Piero Gnudik, ziurtatu du uda ostean zehaztuko dela euren eskaintza. Aurretik beste pauso batzuk eman behar dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.