Errare humanum est. Atzo nioen Greenspan azeri zaharrak garai bateko eragina galdu zuela, aurten atzeraldi ekonomikoa izateko aukera aipatu eta burtsek jaramonik egin ziotelako. Ordurako itxiak zituzten ateak Europako burtsek, eta Wall Streetek ez zuen behar bezala barneratu mezua. Zaplaztekoa egun bat beranduago etorri zen, ordea,zeru ortzian Greenspanen esana, petrolioaren garestitzea eta Txinako burtsaren galerak lerrokatu egin zirenean. Ibex-35ak %3,01 galdu zuen, azken hiru urteotako egun bakarreko galera handiena. Agian, bihar berriro igotzeko bultzada moduan erabiliko dute atzokoa, baina Greenspan rocker zaharrak gogorarazi die «errealitateak ez diezazula gainbalio opariak oztopatu» esamoldea, agian, muturreraino eraman dutela. Duda hori gogoan, garai gorabeheratsuak antzematen dira. Fadesa izan zen eguna salbatu zuen bakarra. Esanguratsua. Eraikuntza enpresek galdu zuten gehien.
Endesa. Espainiako argindar taldea erosteko operazioa Texas telesaila gainditzekotandela dirudi. Izan ere, E.ONek inoiz baino eskurago zuenean altxor preziatua, hamaikagarren aktoreaazaldu da agertokian: Enel. Erraldoi italiarra ez da edonor, eta diru eskerga du Europan erosketak egiteko.Endesaren %10 erosteaz gain, UBS banku suitzarrari agindu dio %25 bitarte erosteko. E.ONi bidea oztopatzeko ahaleginean Zapatero eta Prodiren arteko aliantza estrategia bati erantzuten diola dirudi.Atzo zenbaki gorriak nagusitu zirela jakinda, gutxien galdu zuena izan zen: %0,88.
BURTSA. Azeri zaharra ez da hil
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu