BURTSA. Baloia hasi da biraka

joxerra senar
2006ko ekainaren 10a
00:00
Entzun
16:23an, puntualitate alemaniarrarekin, hasi da Munduko Txapelketa. Baloia hasi da biraka, eta hilabete batean ez da geratuko. Futbolfoboek ez dute non ezkutatu. Baloi amilka, eta akzioak ere bai. Ostegunean festa amaitu bazen, atzo berriro festari ekin zioten. Horrela direlako inbertsiogileak. Ajea pasatzeko modurik onena erreboteak jotzea uste dutelako. Asteon Erreserba Federaletik eta EBZtik arbitroek emandako mezua ahaztu, eta ostegunean galdutako erdia berreskuratu ahal izan zuten Ibex-35ean (%1,33). Telefonicak (+1,8) gogor tira egin zuen burtsatik. Cuatro telebista kateak Alemaniaren golak ematen zituen bitartean, Sogecable jabeak %1,05 galdu zuen. Antza, Bartzelona futbol taldea Mediaprorekin eztabaidatzen ari delako bere partiden emankizunak. Inbertsiogileak gogoz apustu egin zuten Arcelor(+%6,75) Mittal Steelekin bildu izana, agian euren arteko arazoak konponduko dituztelakoan.

NH Hoteles. Gipuzkoa Donostia Kutxak hotel katean duen partaidetza %2,4 handitu du, %5,4era arte. Hain zuzen ere NH Hoteles (+%1,6) Ibex-35 indizetik aterako dela iragarri den egunean handitu du partaidetza. Uztailaren 3tik aurrera, Fadesak (%2, 59) hartuko du bere tokia.



Alstom. Bouygues Frantziako telekomunikazio taldeak iragarri du Alstom (+%4,6) tren egilearen partaidetza handitzeko asmoa duela. Dena den, Bouygues taldearen akzioak %6 inguru jaitsi dira, telekomunikazio negozioaren marjinak jaitsi zaizkiolako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.