BURTSA. Beste amets amerikar bat

joxerra senar
2006ko ekainaren 17a
00:00
Entzun
Munduko gizonik aberatsena da, baita gorrotatuenetako bat ere, batez ere explorer-ak edo outlook-ak pott egiten dutenean. Garaje batean hasi zen eraikitzen inperioa, baina 2008ko uztailean utzi egingo du Microsoften gidaritza. Bill Gatesek filantropia egin nahi du. Albistea normaltasunez hartu zuten inbertsiogileek New Yorken atzo, eta Microsoften akzioek ez zuten kolperik jaso. Opzioen eta etorkizuneko kontratuen epe amaierak erakarrita, sekulako dirutzaetorri zen kolpean burtsara. 8.281 milioi euroko diru tsunamia. Kontratuen epe agortzeari sorginen ordu hirukoitza deitzen diote merkatuetan. Haatik, berriro ere interes tasak igoko dituela dio Erreserba Federalak, eta horrek amets oro zapuszten du, nahiz eta kontu korronte defizta apur bat leundu den. Diru bolumen itzelak salmenten olatua sortu du. Arcelorrek ondo eutsi dio (+%1,91), baina banku handiek eta Edurnezurik ezin izan diete galerei eutsi.

Metrovacesa. Interes tasak igotzeko aukerak eraikuntza enpresen aukerak ahultzen ditu burtsan, baina Metrovacesak%0,47 egin zuen gora. Sanahuja sendia prest dago akzioko 80 eurotik gorako eskaintza egiteko. Eskaintza hori kapitalaren %26aren gain egingo luke. Sanahuja ez dago prest akzio guztien gain eskaintza egiteko.Informazio hori egiaztatuko balitz, hobetu egingo lukeJoaquin Rivero presidenteak eta Juan Bautista Soler akziodunak egin duten 80 euroko eskaintza. Sanahuja sendiak gaur egun akzioen %24 du eta bere helburua akzioen erdiak lortzea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.