Emakume bionikoa ETBk duela urte pila emandako telesail bat zela ustezutenentzat hara non albistegietan fikzioa zientzia egin den. Beso bionikoa jarri dioten emakumea telesaileko haren azkartasuna eta sendotasuna lortzetik urrun dago. Gertuago daude burtsak. Ibex-35ak atzo, 7.105 milioi euroko diru bolumen ezohikoa mugiarazi zuen, 12.278 puntutan amaitzeko. Azken bost urtetan baino altuago, inoiz baino dirutza gehiago. AEBetako KPI uste baino gutxiago haztea eta etorkizuneko kontratuen amaierak ekarri du eromena. Argindar sektoreak hartu du abiadura bionikoa. Caixak Credit Andorran duen partaidetza 927 milioi euroren truke salduko duela esan, eta Iberdrola (+%4,13) eta Union Fenosa (%2,81) aparra bezala igo dira. Beso bionikoa, berriz, autogintzak behar du. Fordek galerak geldiarazteko 14.000 langile kaleratu eta bi fabrika itxiko ditu. DaimlerChryslerrek (-%5,57) ere behera egin du Chryslerren ondorioz.
Iberia.Aire konpainia (+%1,45)asteko irabazleetako bat izan da. Pilotuen grebak atzean utzi ditu, Clickair kostu merkeko konpainia urrian hasiko da hegan, eta petrolioaren prezioa jaisten ari da. Abuztura arte bidaiariei eutsi die, eta astean zehar %7,7 irabazi du.
EADS.Errusiafobia zabaltzen ari Europan. Errusiako Vneshtorgbank bankuak EADS taldearen (+%0,73) %5 erosi du baina Kremlinek partaidetza handitu eta administrazio kontseiluan sartzeko asmoak ditu. Alemaniak eta Frantziak ohartarazi diote ez diotela halakorik utziko.
BURTSA. BURTSA
Merkatu bionikoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu