Irabazteko eta borrokarako grina muturrera eman eta emaitza irudikatuz gero Vinokourov agertuko daerasoan etengabe. Burtsan, maldan gora, Kazakhstangoak erakutsitako ildoari heldu zion Ibex-35ak. Txirrindulariak lidergoaeskuratu zuen, eta 35 konpainiek osatutako tropelak 12.206 puntuko helmugara iritsi ziren. Marka historikoa oso gertu dute. Azkenaldian pott egin izan duen Iberia (+%6,19) nagusitu zen atzo, abuztuko datuek puztuta. Txinan 240 milioi euroko kontratua lortu behrri duen Gamesak (+%2,79) eutsi ahal izan zion soilik. Tropeleko handikiek gogor tira egin zuten: Santanderrek %0,66 gora egin zuen, Telefonicak %0,53 eta BBVAk +%0,28. Iberdrolak (+%0,84) ere galeretatik onik aterazen, energia sektorean aurreko irabazien uzta jasotzeko eguna iritsi zelako atzo. E.ON argindar enpresa, kasu %0,8 galdu zuen, Endesa erosteko eskaintza hobetuko beharko duen usteak bultzatuta.
Scaniaren (+%20) motorra inoiz baino ozenago entzuten da. Alemaniako Man taldeak (+%2,5) bere Suediako lehiakide Scaniaz jabetzeko ahaleginak egingo dituela baieztatu du. Eta gidoiak osagai guztiak bildu ditu. Suediako Dagens Industri egunkariaren arabera, Scaniako akziodun nagusietako bat, Wallenberg sendia, Man taldearen eskaintza onartzeko prest da. Ez, ordea, Volkswagen (+%1,23). Badu zeresanik, akzioen %18,7 eskura baititu. Scaniarekin , «plataforma garrantzitsua» sortu nahi du Man-ek. Bigarren hiruhilekoan 97 milioi euro irabazi ditu, iaz baino heren bat gehiago.
BURTSA. BURTSA
Vinokouroven ildoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu