BURTSA. BURTSA

Eus-krak-tel

Joseba Barandiaran Andueza.
2006ko irailaren 13a
00:00
Entzun
Igor Anton krak gaztearen marka Vueltan eta energia enpresena burtsan. NDFren iragarpen beltzenei entzungor, Ibex-35ak %0,91 irabazi zuen atzo, Zapatero eta Merkelek Endesa (+%0,35) eta E.Onen (+%0,76) inguruko akordioa lortuko duten esperantzan. Horrek gainontzeko energia enpresak berotu zituen, 2.619 milioiren salerosketa lagun. Iberdrola, Fenosa eta Gas Natural %2na pasa igo ziren, Bankinter bezala. Eta bi banku handiek ere, Alejandro Valverderen pare, postu ona ziurtatu zuten, etapa irabazi gabe: BBVAk nahiz Santanderrek %1na pasa irabazi zuten. Telefonica (+%0,23) askoz apalago ibili zen. Galerak urriak izan ziren; larrienak, Ferrovialenak, ez ziren %0,8ra iritsi. Zenbait adituk indizeen %8ko igoera posible ikusten dute urtebetean eta, atzo, igoera orokorrak izan ziren Europan. Etorkizun hurbilean egokiena errenta aldakorra edo finkoa den, ayoren alde apustuak egitea bezain arriskutsua da ordea.

Aire konpainiak eta aeronautika.Aer Lingus Irlandako aire garraio enpresak Dublin eta Londreseko burtsetara egingo du jauzi, 625 milioiren akzioak salduta. Irlandako Gobernuak %25eko partaidetza mantenduko duen arren, 1.100 eta 1.300 milioi euro arteko balioa izango luke konpainia horrek burtsaratuko den preziotan; Iberia (+%0,92), konparazio batera, ez da 950 milioitara iristen. Ikuskizun dago, bestalde, EADS (+%6,11) defentsa enpresan Errusiak bere partaidetza, handitu bakarrik ez, baizik eta blokeo gutxiengo bat bihurtzeko nahiak, nolako erantzuna jasotzen duen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.