Osasunazaleek Bordele inbaditu zuten atzo, eta amaieran euren poza handia izan zen Osasuna onik eta UEFAko final-zortzirenetara iristeko aukera guztiekin atera baitzen Bordeleko Chalban Demas zelaian jokatutako norgehiakotatik. Gorritxoek hala, inbertsiogileek nola, poz orroe bera entzun zen finantza merkatuetan, Estatu Batuetatik Ben Bernanke Erreserba Federaleko buruak adierazitakoari esker. Bernankek esan du inflazioa lasaitzekotan dabilela, eta horretan zerikusi handia izango du petrolioa azken asteetan merkatu izanak. Ondo dakite merkatuek AEBetan interes tasen igoera gelditu egin dela, eta hori pozarren ospatu zuten, zenbaki gorriak baino beltzak gailenduz. Ibex-35a 14.905 puntuetara iritsi zen, maximo berri batera ailegatuz. 35eko tropelean REE gailendu (-%2,55) zen, eta Sogecablek (%2,29) ere gorakadekin kitatu zituen galerek sortutako pena. Iberdrola eta BBVA ere %0,7 igo ziren.
Daimler Chrysler. Garai batean AEBetako autogintzaren ikur zen Detroiten, motorrak ez dabiltza ondo. General Motors eta Ford autogileen atzetik Daimler Chrysler talde alemaniar-estatubatuarrak iragarri duChrysler konpainiaren AEBetako eta Kanadako lantokietatik 13.000 lanpostu kendu egingo dituela. Aurreko bi talde handiak bezala, DaimlerChryslerri talde japoniarren lehiak min handia egiten dio etxean, Estatu Batuetako merkatuan. AEBetan 124 milioi euroko galera pilatu ditu, etaDelaware estatuko lantoki bat ixtera doa. Burtsak, berriz, onik hartu zuen berria: %4,59 igo zen.
BURTSA. Gorritxoen orroa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu