BURTSA. Iluntasunetik argitasunera

joxerra senar
2007ko otsailaren 27a
00:00
Entzun
Duela ez hainbeste, Alan Greenspanen izena aipatzea aski zen, musikari bat gurtzen zuten nerabeen adinako zirrara eroa sorrarazteko inbertsiogileen artean. Horregatik, Fed-eko buru zela, beti-beti ilun, oso ilun, mintzo zen Greenspan. Erretiratu denetik iluntasunetik argitasunera pasa da, eta orain gizaki normalen hizkuntzan mintzo da. Atzo, esan zuen ziklo ekonomikoa amaitzear dela eta AEBak atzeraldian sar daitezkeela. Garai batean izua eragingo lukeyen hitzok ez zuten inongo histeriarik eragin. Atzo burtsak erakarri zuen diru apurra gorantz egiteko baliatu zuten, diru gehien salerosten duten konpainiak (blue chip)baliatuta.Ibex-35 14.856ra iritsi zen, Iberdrolak (+%1,48), Edurnezurik (+%0,83), BBVAk (+%0,83) eta Repsol YPFk (+%0,8) bultzatuta. Metrovacesa eraikuntza enpresak (-%7,78) usteltzen darrai, eta duela bi aste balio zuenaren laurdena galtzeko bidean da. Hau argitasunetik iluntasunera pasa da.

Jazztel. Burtsako piraten ontzirik gogokoena %8ko haize boladarekin gorantz egin zuen atzo, Javier Tallada enpresaburua ontziratu dela jakin ostean. %2,5 erosteko 27,5 milioi euro ordaindu ditu, eta piraten doinurik gogokoenari, enpresa handi batek erosiko duen zurrumurruei, bazka eman die.



Vueling. Aire zurrunbiloak kostu merkeko konpainiaren motorrean. 10 milioi euroko galerak izan zituen iaz, eta lurreratze behartua egin zuen atzo: %4,71 beherantz. Baikor, inbertsiogile handiak konpainian sartzeko asmoa dutela aurreratu du Vuelingek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.