BURTSA J. B. BURTSA J

B. ANDUEZA BURUHAUSTEZ BETEA

2007ko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun
Esaera zaharrak dio Aberats handia, buruhaustez betea eta burtsaren iazko gorakadak, akziodunak aberastu arren, buruhausteak ere ekarri dizkie. AEBetako KPIren datua ezagutu zen atzo, %2,5 baino ez 2006an, azken urteotako baxuena eta, akaso, bertako ekonomiaren geldotzearen isla. Ordura arte beltz eta lasai zihoana, gorritxo bihurtu zen minutu gutxian. Baina Nasdaq izan zen buruhauste gehien pairatu zuena. 3.656 milioiren akzioak salerosi ziren eta denetik izan zen. Esaterako, iaz 1.026 milioi irabazi zituen Popular (-%2,17) bankuak, aurreko urteko mozkina %16,9 handitu arren, egurra jaso zuen. 205 milioi irabaziz 2005ekoa %11,1 handitu duen Bankinterrek (+%1,76,) aldiz, loria. NH Hoteles eta Iberia %2na pasa igo ziren petrolio merkea lagun eta Enagasek (-%2,91) burua altxa ezinik jarraitzen du. Telecincok (-%2,8) ere lehia hazkorraren pisua igarriko du pixkanaka; Indrak (-%2,76) ere egun txarra izan zuen.

Gas Natural. Gas Naturalen(-%0,67) akzioak urte ona izan zuen 2006a eta Endesaren (+%0,93), berriz ere, Erosteko Eskaintza Publikoa (EEP) akziotan egitea erraztuko lioke horrek. EEP egin zenean Gas Naturalena eta, egun, Repsol-YPFren (-%0,28) presidente den Antoni Brufauk ordea, garestiegi irizten dio egun Espainiako argindar enpresaren prezioari. Une hartan, Gas Naturalen akzioa amildu egin zen, eskaintzari balioa kenduz. Orain aldiz, kotizazioa errekuperatu egin da, agian, Endesaren gaineko EEP arrakastatsu bat egiteko ezgai jotzen duelako merkatuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.