BURTSA. Konspirazioaren teorikoak

joxerra senar
2007ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
M-11ren auzia hasi da Madrilen, eta atentatu horren atzean islamisten, Espainiako zerbitzu sekretuen; PSOEren, segurtasun indarren eta (noski, nola ez) ETAren eskua ikusten duten konspirazioaren teorikoek bere horretan dihardute: kontrako norabidean autoa gidatzen.Burtsan konspirazioen teoriko asko dago, baina modu praktikoagoan ikusten dute dena. Bernanke, dolarra, petrolioa, BPG, enpresen emaitzak..., datu ekonomikoek konspiratzen dute burtsak beti gora egin dezan. Ibex-35ak, dena den, atseden apur bat hartu zuen atzo (-%0,19), 5.237 milioi euro mugitu ostean. Dena den, errentagarritasun handiak erakarrita dirua errenta finkora abiatzen ari da. Haizea alde eduki zuen atzo, bere negozioa haizean datzan Gamesak (+%3,06). Inditexi lehiakideen salmenta onek ekarri diote oparia, hari gauzak ere ondo doazkiola sinetsita (+%1,36). Bruselak Scottish Power erostea ontzat jo ostean, Iberdrolak %0,48 galdu zuen.

Prisa. Jesus Polanco Espainiako komunikabideen negozio gizonari atsekabe handia eman dio Sogecablek, baina bere sosen iturburu den Prisa taldeak irribarrea itzuli dio. Prentsa krisian egon edo ez, 228 milioi euroko irabaziak utzi dizkio, iragan urtean baino %50 gehiago. Akzioak %1,79 erori dira.



ACS. Espainiako CNE Energia Batzordeak baimena eman dio ACSri (+%0,81) Iberdrolaren akziodunen batzarrean akzioen %3tik gorakoen boz eskubidea izateko, beti ere erabaki estrategikoak ez badira. ACSk Iberdrolaren %12 pasa du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.