BURTSA. Merkealdian telefonorik ez

Joseba Barandiaran Andueza.
2008ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun
Tortura hutsa izan liteke, existitzen ez dela diotenentzat ere, merkealdietan telefonorik gabe ibiltzea. Atzo akzio azokan merkealdiak izan zirela bistakoa da, Ibex-35eko akzioen artetik 23 galeretan (merkealdietan, beraz) ibili zirela pentsatuz gero. 12 akziok egin zuten gora eta, indizeak irabazi zituen 65 puntuetatik, 109 puntu dagozkio Telefonicaren (+%3,69) igoerari. 22,2 puntuan da Edurnezuriren akzioa eta ez da igoeraren azken portura iritsi, analisten gomendioei erreparatuz gero. Pentsa zer litzateken atzoko merkealdi eguna, telefonoen laguntzarik gabe. Tortura hutsa. Repsol-YPF eta Iberdrola izan ziren %1,5na pasa igo ziren beste bi Ã’blue chipÓak. Bestalde, Colonial (-%3,8) arta intentsiboko gunean bizi dela esan liteke, laister elefantea dela zin emateko gai. 4.327 milioiren akzioak salerosi ziren atzo eta Madrilen jai izateak ez zuen SIBEko salerosketa bolumenean eragin. Santanderrek %0,63 galdu zuen

.

Cie Automotive. Lau milioiren truke Txekiako Praga Lounyren kapitalaren %100 eskuratu du jada CIE Automotive k(-%4,17). Lituaniako UAB ia 5 milioian erosi zuen iazko azaroan. Akzioa, ordea, amiltzen ari da: 6,67 euroan da, abenduak 5ean 8,26an zena.



Bankuak. Banku ertainek zinezko via crucis bat bizi dute: atzo %6,85 galdu zuen Guipuzcoanok, %4,5 Bankinterrek, %3,1 Banestok eta %2,39 Pastor bankuak. Urriak 5ean 14,95 euroan zen Guipuzcoano bankuaren akzioa eta atzo 9,39an itxi zuen eguna. %37 galera, urritik atzora..
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.