Tximinira igo eta eskegita bezala daude gure indizeak, oso goian. Noski, horrek ez du esan nahi inork soka moztuko dienik; Iberdrolak (+%0,85) kasu, Pasaian Greenpeacekoekin ez bezala, kontrako asmoa erakutsi baizuen gehiago Bilboko burtsan. Banesto, Bankinter edota Santanderrek %1na pasako irabaziak isuri zituzten eta 4.586 milioiren salerosketarekin, goiari eutsi. CO2 gutxi isuri zuten atzo galeretan murgildu zirenek, petrolioaren garestitzeari modu berean erantzunez: Iberiaren (-%3,56) kasuan ulergarria da; Repsol-YPFrenean (-%1,2) ez horrenbeste. AEBetako kontsumitzaileen konfiantzak behera Espainian hipoteken batazbesteko kopuruak %13 gora eta bi banku handienek 800na milioi pasa mugitu zituzten. Bilboko indizearen energia eredua garbi dago: Edurnezuri, bi banku handiak, Repsol-YPF eta argindar enpresa nagusiak. Amerika osoaninteres nabarmenak dituzte baina baita Erresuma Batuan ere.Mapfre. Mapfre (+%1,87) aseguru etxeak bi bankurekin sinatu berri ditu akordioak. BBVArekin (+%0,99) autoen aseguruen gainean eta Bankinterrekin (+%1,42), erdibana kudeatuko du bizitza aseguruen Bankiner Seguros de Vida aseguru etxea, 197 milioiren truke.
Clinica Baviera. Clinica Baviera oftalmologia etxeen kateak bere kapitalaren %36 burtsaratuko du Saltzeko Eskaintza Publikoz. Akzioko gehienez 19,62 euro ordainduko dituzte eskaintzaren %15 erosiko duten inbertsiogile txikiek. Apirilak 3an salerosiko dira burtsan estrainekoz.
BURTSA. Tximinitik eskegita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu