BURTSA. Txorizo gabeko ogia

Joseba Barandiaran Andueza.
2007ko abenduaren 21a
00:00
Entzun
Indarge daude akzio azokak; zozo, txorizo gabeko ogia lez. San Tomas egunak eragozten ez badu, galeraz betetako astea izango da hau. AEBetako BPGaren datua ona izan arren (hirugarren hiruhileko %4,9ko hazkundeak Wall Street irabazietan kokatu zuen), Bear Stearns bankuaren 850 milioi dolarretako galerak ere jakin ziren, eta AEBetako MBIA zor aseguru etxeak ere 8 mila milioi dolarretik gorako zalantzazko aktiboak dituelaeta porrot egingo ote duen susmoa zabaldu ere bai. Lar, txerritxo ehiztarien gusturako. Santander (+%0,63) eta Edurnezuri (+%0,32) ogi tarte goxoan laga zituen, Colonialek (+%7,34) txorizoarena egin zuen baina, indizea galera txikietan gelditu zen FCC eta Sacyrren %3na pasako galerengatik, Acciona, ACS eta Iberiak ere %2na pasa galdu zutelako eta BBVA (-%0,72), Repsol-YPF (-%1,19) eta Iberdrolaren (-%0,29) pisuagatik. 3.560 milioiren salerosketa eta, urte amaiera gertu, eustea ontzat jo behar

.

Popular taldea bere banku txikiak, tartean Iruñean egoitza duen Vasconia (-%0,31), burtsatik ateratzeko aukera aztertzen ari omen da. Kapitalaren gehiengo osoa Popular (-%0,68) berak edukita, filialak gaur egun burtsan mantentzeak ez du zentzurik.



Prisa (+%4,6) komunikabide taldeak Sogecableren (+%3,58) gaineko Erosteko Eskaintza Publikoa (EEP) egin du %5.6ko gainsariaz, kapitalean falta zitzaion %53 bereganatzeko. Ondoren, Prisak ordainketa bidezko telebistaren negozioa salduko duela uste dute analistek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.