Dena ETA da tesia nagusitu zen atzo 18/98 auzian, eta zigor gogorrak ezarri dizkie Auzitegi Nazionalak 52tik 47 akusaturi. Askoz zigor arinagoa jaso dute merkatuetan, jakina, baina arrosa koloreko egunak amaitu eta finantza krisiaren hodeipean bizi diren irudipena dute inbertsiogileek. EBZk bezperan egindako diru isuri handienaren eraginak gutxi iraun du, eta Europan goibeltasuna nagusitu da. I bex-35 indizeak %0, 69 utzi ditu bidean eta 15.177 puntura jaitsi da. Epe motzera beheranzko joera hartu duela jakinarazi dute analistek. Antza finantza sistemaren konfiantza krisia argitzen ez den bitartean goibeltasuna nagusitu daiteke. Adierazgarriena da galera handienak eraikuntza eta higiezinen sektoreko enpresek izan zituztela: Colonial %6,23 odolustu zen, Sacyr Vallehermoso %4,04 eta Ferrovial %3,75. Irabazien atalean Sogecable %3,31eko igoera izan zuen eta Gamesak %1,94koa. Telefonicak berriz %1,3 galdu zuen.
Morgan Stanley. Irabazietatik galerara. Sub prime hipoteken ondorioz, kontu liburuko zenbakiak gorritu egin zaizkio AEBetako inbertsio bankuari.Laugarren hiruhilekoan 2.494 milioi euroko galerak izan ditu. Kredituak amortizatzera 6.500 milioi euro bideratu dituzte eta emaitza «etsigarriak» direla onartu dute.
Marsans. Turismo taldeak Spainair aire konpainia erosteko eskaintza egin dio SAS talde suediarrari, baina oraindik ez dute erantzunik, konpainiako iturriek esan dutenez. SASek 2008 hasierarako saldu nahi du Spainair.
BURTSA. Zigorren eguna
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu