Burujabetzaren alde egin du Orreaga Fundazioak Nafarroaren Egunean

edurne elizondo
Iruñea
2011ko abenduaren 4a
00:00
Entzun
«Burujabetza behar dugu nafarrok, etorkizuna guk erabaki ahal izateko». Horixe erran zuen Jose Manuel Alemanek atzo, Orreaga Fundazioak antolatuta Nafarroaren Eguna ospatzeko egindako ekitaldian. 500 urtez herritarren memoria isilarazi nahi izan dutela salatu zuen, baina konkistaren aurkako erresistentzia ez dela amaitu. «Euskararen aurka dira egungo eraso esanguratsuenak», gaineratu zuen Alemanek, eta Nafarroako euskal hedabideak diru laguntzarik gabe utzi izana kritikatu zuen.

Dozenaka pertsonak parte hartu zuten Iruñeko Foruen monumentuaren aurrean egindako ekitaldian. Dantzariak, bertsolariak, jota dantzariak eta Chula Potra abeslaria aritu ziren, joaldunekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.