'Cabacas auziaz' behingoagatik azalpenak emateko eskatu du Ortuzarrek

Erredakzioa
Bilbo
2012ko uztailaren 17a
00:00
Entzun
Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek Iñigo Cabacas hil zuela hiru hilabete baino gehiago igaro direnean, Eusko Jaurlaritzari eta Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuari «denbora amaitzen» ari zaiela esan die Andoni Ortuzar EAJren BBBko presidenteak. «Gertatutakoari buruzko azalpen guztiak eman behar dituzte behingoagatik».

Hain justu, maiatzean Memoria eta Elkarbizitzaren Kongresuan Cabacasen heriotzagatik protesta egin zuten lau lagunen aurkako epaiketa irailera atzeratu da. Nafar bat, bi kataluniar eta italiar bat dira akusatuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.