Cabacasen heriotzaren erantzukizuna inork ez hartzea gaitzetsi dute

Iñigo Cabacas Gogoan-ek atzo egindako agerraldia. M. DEL VALLE / ARP.
Bilbo
2012ko urriaren 10a
00:00
Entzun
Atzo bete ziren sei hilabete Iñigo Cabacas gaztea gomazko pilota batek zaurituta hil zela. Iñigo Cabacas Gogoan herri ekinbideko kideek elkarretaratzea egin zuten, atzo goizean bertan, Bilboko Auzitegiaren aurrean, gaztea hil eta sei hilabetera gomazko pilota jaurti zuen ertzaina oraindik identifikatu gabe dagoela salatzeko. Halaber, Rodolfo Ares Jaurlaritzako Herrizaingo sailburua izandakoak auzi horretan daukan erantzukizun politikoa ere nabarmendu zuten.

Plataformako kideek esan zutenez, ikerketa judiziala irekita dago, eta epaileak deklarazioa hartu die lekukoei. Hala ere, herri plataformak adierazi du inputatuta dauden ertzainek irailean deklaratu behar zutela baina atzeratu egin dela haien agerraldia.

«Ertzaintzaren polizia eredua agortuta dago», adierazi zuten herri plataformakoek. Europako Batzordeak gomazko piloten erabilera debekatu arren Ertzaintzak oraindik ere halakoak erabiltzen dituela salatu zuten.

Halaber, ohartarazi zuten gomazko piloten ordez bestelako munizioaerabiltzeko erabakiak ez dituela lasaitzen.«Poliziek erabiltzen dituzten gerrarako armak albobatera utzi beharko lituzkete», adierazi zuten.

Iñigo Cabacasen heriotza ez dela «kasu bakan bat» eta horrelakorik berriro ez gertatzea espero dutela esan zuten.

Bestalde, arratsaldean, Basaurin omenaldia egin zioten Iñigo Cabacasi. Haren oroimenez, plaka bat jarri zuten Axular plazan. Izan ere,Cabacas Basaurin jaio zen, eta 20 urteak bete arte bertan bizi izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.