Joxerra Senar BERRIAko kazetariak (Donostia, 1976) CAN Nafarroako Kutxari buruzko liburu bat aurkeztuko du bihar, Iruñean. CAN: eta hemen ez da ezer gertatu da lanaren izenburua. Pamielak argitaratu du, eta ELAren Manu Robles Arangiz fundazioak ere parte hartu du argitalpenean.
Nafarroako finantza erakunde nagusiaren hondoratzearen nondik norakoak azaldu eta arduradunak izendatu ditu 288 orrialdeko lanean. 20 eurotan eros daiteke. Lehen liburua du.
Bihar arratsaldeko zazpietan jendaurreko ekitaldi ireki bat egingo du Senarrek, Katakrak aretoan.