Carlos Totorika Ermuko alkateak kargu publikoak utziko ditu hil honen amaieran

2018ko ekainaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ERMUA. Ermuko (Bizkaia) alkate izateari utziko dio hil honen bukaeran Carlos Totorikak (PSE-EE), eta Bizkaiko batzarkide kargua ere lagako du. Ermuko PSE-EEren idazkari nagusi izaten segituko du. 1991n heldu zen alkatetzara, eta, 1997an ETAk Miguel Angel Blanco herriko PPko hautetsia bahitu eta hil zuenean, protagonismo politiko handia hartu zuen Totorikak (1956). 2002an PSE-EEko idazkari nagusi izateko lehiatu zen Patxi Lopezekin eta Rosa Diezekin; ez zuen irabazi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.