Politika

Casas, Brouard, Ordoñez eta Buesa omenduko ditu Eusko Legebiltzarrak, aho batez

Legebiltzarkide izandakoak dira laurak, Komando Autonomo Antikapitalistek, GALek eta ETAk hilak. EAJ, EH Bildu, PSE-EE, PP eta UPD ados jarri dira urtero guztiak omentzeko.

Berria.info
2014ko otsailaren 18a
13:42
Entzun 00:00:0000:00:00

Bost minutuko isilunea egingo dute Eusko Legebiltzarrean, urtero, hildako legebiltzarkideen urteurrenaren harira. Bakoitzaren urteurrenetik gertuen egokitzen den osoko bilkura baino lehen egingo dute ekitaldia. Datorren ostiraleko bilkuran izango da lehena, Enrique Casasen eta Fernando Buesaren omenez. Casas (PSE-EE) 1984ko otsailaren 23an hil zuten Komando Autonomo Antikapitalistek, eta Buesa (PSE-EE) 2000ko otsailaren 22an ETAk.

Ekitaldiez gain, bakoitzaren omenezko plaka bana jarriko dute legebiltzarrean. Buesaren eta Gregorio Ordoñezen omenezkoak bazeuden lehendik, eta Casas eta Santi Brouardenak jarriko dituzte orain, senideen oniritzia jasota. 

Brouard (HB) GALek hil zuen, 1984ko azaroaren 20an, eta Ordoñez (PP) ETAk, 1995eko urtarrilaren 23an.

Aho batez hartutako erabakia

Proposamena EAJk egin zuen, eta legebiltzarreko mahaiak onartu ondoren, bozeramaileen batzordean hartu dute aurrera jotzeko erabakia. EH Bilduko Laura Mintegik, PSE-EEko Jose Antonio Pastorrek, PPko Borja Semperrek eta UPDko Gorka Maneirok eman diote babesa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.